HAUR ETA GAZTE AISIALDI PROIEKTUA.
HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIAN HEZITZEN.
Gaur egungo haur eta gazteek aukera pila dituzte beraien aisialdia betetzeko. Hala ere, gure kontsumo eta teknologia berrien gizarte honek hutsune asko sortzen ditu haur eta gazteen denbora betetzeko garaian.
Izartxo proiektuak aukera desberdinak eskaintzen ditu adin ezberdinetako partaideentzat, gure haur eta gaztetxoak ondo pasatzeko beste bide batzuk ezagutu ditzaten. Andoainen, gure herrian, arlo honetan dagoen eskaintza ez da oso handia, horregatik Izartxoko proiektua, behar hau ikusita, herriko ume eta gazte guztiei zabaltzeko proposamena dugu.
HAUR ETA GAZTEEKIN LANTZEKO HELBURUAK.
- Haurren eta batez ere gazteen aisialdia era dibertigarri eta onuratsu bateran antolatu eta betetzea, egiten dutenarekin disfrutatu dezaten.
- Haur eta gazteen heziketa integralean lagundu.
- Talde baten partaide izaten erakutsi nahi diegu baloreak landuaz: elkarbanatu, errespetua, laguntasuna, elkartasuna...
- Haur eta gazteen sormena eta ekintzailetasuna landu.
- Euskaraz bizi nahi dugu. Eskola esparrutik kanpo erabiliz indartu nahi dugu euskararen erabilera, taldearen elkarbizitzaren aspektu bat izanez.
- Gazteei bizitza aukerak aurkeztu beraiek aukeratzen ikas dezaten: konpromezua, inplikazioa, partehartze
